Eusko Biobankua

Burmuinen Dohaintza

Milaka pertsonak dituzte endekapen neurologikoko gaixotasunak, Alzheimerra, Parkinsona, Creutzfeldt-Jakob edo esklerosi anitza esaterako, eta haien familiengan ere eragina dute, eta gorputz-jarduera asko mugatzen dizkiete. .

Gaur egun ditugun tratamenduak eta diagnosi-metodoak ikerketa biomedikoei esker lortutako emaitzetan oinarritzen dira. Baina, gaixotasunak ezagutzeko aurrera pauso berriak ematea beharrezkoa da.

Ehun neurologikoen bankua nerbio-sisteman eragina duten gaixotasunak ikertzeko beharrezkoak diren ehunak gordetzen dituen zentroa da, emaileen programa batean oinarritzen dena. Ikerketa zientifikorako gaixotasuna duten edo ez duten pertsonen dohaintzak behar dira. Ehunen bankuek emaileen ehunak jasotzen dituzte, ikertzeko baldintza egokietan gordetzen dituzte, eta gaixotasunak ezagutzeko lanean diharduten zientzialariei ematen dizkiete.

Gaixoak eta familiak hura hildakoan burmuina Biobanku bati ikerketa biomedikua burutzeko ematea erabakitzen dutenean ematen da burmuina.  Burmuineko ehuna emateari buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu, jarri zaitez harremanetan Biobankuarekin honen bitartez:

Emaila: biobancovasco@bioef.org

Tel: 944 536 890.

 

Zure datu pertsonalak Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoaren arabera tramitatuko dira.

Biobankuko Berriak

Euskal Biobankua Komunikabideetan