Eusko Biobankua

I+G+B Biobanking

Ikerkuntza biomedikorako goi-mailako lagin biologikoen eta dagozkien datu klinikoen eskaeraren hazkuntza dela eta, biobankuek, ikerketan laguntzeko plataformak izateaz gain, beren I+G garatu dituzte prozesuak hobetzeko. Hori dela eta, Euskal Biobankuak ikerketaren eta garapenaren aldeko apustua egin du 2012-2017 estrategia-planean, bere zerbitzuak eta jasangarritasuna hobetzeko xedearekin.


Euskal Biobankuak ikerketa, garapen eta berrikuntzaren bi ildo ditu:

1.    Laginen kalitatean eragina duten analisi aurreko aldagaiak aztertzea
Lagin biologiko mota gehienek zelula biziak nahiz zelula horietatik eratorritako molekula esekiak dituzte. Laginek aldakuntzak jasan ditzakete horiek lortzeko, prozesatzeko, biltegiratzeko eta ikerlariari garraiatzeko/entregatzeko unean, aldaketen nahiz estres-faktoreen eraginpean egonez gero. Badira, halaber, laginen egonkortasuna alda dezaketen beste hainbat faktore, hala nola odola ateratzea, prozesu kirurgikoak edota autopsia. Aldagaiok eragin nabarmena dute laginaren molekula-konposizioan epe laburrean, aipatutako bioespezimenekin erdietsitako emaitzen interpretazioa arriskuan jartzen dutelarik. Analisi aurreko aldagai hauek eta laginak prozesatzeko estrategia berriak ezagutaraztea da gure helburua.

2.    Lagin biologikoen Big Data eta bilatzaileak biobanku-sareetan.
Informazioaren teknologia berriak eta Big Data erabiltzeko trebetasuna baliatu nahi ditugu aurkikuntza zientifikoarekin eta ikerkuntza biomedikoarekin lotutako arazo konplexuak ebazteko.
Ildo horretatik, Euskal Biobankua BIOPOOL proiektu europarraren buru da (www.biopoolproject.eu); horren asmoa biobanku-sare batean lagin biologikoen bilatzaile bat garatzea da, ikuspen artifizial eta semantikoaren tekniken bidez. Hala, ikertzaileak laginaren irudiarekin bat datozen irudiak/laginak eta dagozkion datu klinikoakbilatu ahal izango ditu mundu mailako biobanku-sare batean. Erabiltzaileak antzeko irudien zerrenda eta horiek dituzten biobankuak izango ditu eskura, bai eta harremanetan jartzeko eta, nahi izanez gero, horiek eskatzeko aukera ere.
Proiektua Europako Batzordeak finantzatu du Zazpigarren esparru-programaren baitan (2012-2014). BIOPOOL partzuergoak Europako Erkidegoko lau herritako zazpi bazkideren (Euskal Biobankua-BIOEF, TECNALIA, eMedica, Cultek, EMC biobank, Pertimm, Brunel University) eskarmentu handia bateratu du. Egun, sareko biobanku kopurua handitzen ari gara, baita patologiak eta tindaketa/irudi motak ere.

Horretaz gain, Carlos III Osasun Institutuko Biobankuen Plataforma Nazionalaren ikerketa, garapen eta berrikuntza saila ere koordinatzen du Euskal Biobankuak.

Euskal Biobankuaren jarduerari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, honakoa kontsulta dezakezu: (Aaro Tupasela y cols. Review 322/2015: Patients, business and the state; Tupasela et al., “Constructing populations in biobanking” Life Sciences, Society and Policy (2015) 11:5).

Euskal Biobankuren argitarapenak “science biobanking”-ri buruz:

 

 

Infomazio gehiago:

Biopool www.biopoolproject.eu
Roberto Bilbao:
biobancovasco@bioef.org 
+34 944 536 890

 Biopool_logo fp7logoban 

Biobankuko Berriak

Euskal Biobankua Komunikabideetan